Bertso afaria izango da hurrengo ostiralean

Karkara.eus 2012ko otsailaren 16a

Iaz bezala, presoen aldeko saioa antolatu dute

Hurrengo ostiralean, otsailaren 24an, bertso afaria izango da Balea elkartean. Afaria Orioko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatu du, eta lehengo urteko menu berdina izango da afaritarako: otarrainska...

Iaz bezala, presoen aldeko saioa antolatu dute

Hurrengo ostiralean, otsailaren 24an, bertso afaria izango da Balea elkartean. Afaria Orioko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatu du, eta lehengo urteko menu berdina izango da afaritarako: otarrainskak, piper beteak eta baserriko oilaskoa. Postrea, kafea eta kopakoa ere menuan sartzen dira.Txartelak joan den astetik salgai daude Kolon Txikin, Sarasuan eta Gabonen.

Afalosteko saioan, Jon Maia eta Iker Zubeldia arituko dira bertsotan. Maia zumaiarra iaz ere etortzekoa bazen ere, azken momentuan huts egin zuen. Zubeldia sanikolasetako bertso saioan jardun zen bertsotan azkenekoz Orion. Pasa den urteko giro aparta aurrekari bezala izanda, aurten ere herritarrei bertaratzeko animatzen diete Orioko AAMkoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide