Zapatillas ekoizpen etxeko laburmetraiak emango dituzte gaur gauean Kabi tabernan, 22:00etatik aurrera. Lau laburmetraia izango dira. Tximista tabernan berriz, My Fellini taldeak joko du, 22:15etik aurrera. Tximistako jabe Ander Urbietak aurreratu duenez, astero du kultur ekitaldiren bat antolatzeko gogoa.