Bihar arratsaldean haurrentzako kaldereroen festa izango da Aizarnazabalen. Haurrak ikastetxetik aterako dira motzaile arropekin jantzita, eta eskolatik guraso eta herritar guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte. Klaseak amaitutakoan aterako dira kalejirara, 16:30 inguruan, eta frontoian «benetako kaldereroen kanpamentua» jarriko dutela jakinarazi dute Aizarnazabalgo eskolako ordezkariek.
«Kanpamentuan motzaileen bandera ipiniko da, baita postuak ere». Gainera, postu bakoitzean ekintzak egongo direla aurreratu dute: eskulanak, txokolate-jana, eta abar. «Hori guztia, musikarekin alaituta».
‘Miss eta mister’
Lehiaketa bat ere egongo da kalderero gaztetxoen artean: Miss eta mister kalderero aukeratuko baitituzte guztien artean. «Herriko guztiak festara gonbidaduta» daudela jakinarazi dute ikastetxetik.
Herriko gazteak ere hainbat ekimen antolatzen ari dira bihar arratsalderako.