Parekidetasun Sailak bi ikastaro berri antolatu ditu, Emakumeen Jabetze Eskolaren baitan: Heldutasunera iristearen plazerra eta Emakumeak antzezlekuan. Jakinarazi dutenez, antzerki tailerreko zenbait plaza libre daude oraindik. Interesa dutenek ostirala baino lehen eman beharko dute izena Parekidetasun Sailaren egoitzan (Zigordia kalea, 33) , 943-00 51 17 telefonora deitu, berdintasunazarautz@blogspot.com edo berdintasuna@zarautz.org edo helbideetara mezua bidaliz.