Matxura taldeak Zarautzen bertan emango du bere lehenengo zuzenekoa, Gurekin Jai festa batzordearentzat laguntzak lortzeko antolatutako jaialdiaren baitan. 22:30ean izango da emanaldia, Putzuzulon. Aurrez, La servidumbre moderna dokumentala proiektatuko dute. Kontzertuaren ondoren, berriz, Juanan disko jartzaileak girotuko du gaztetxea. Jakinarazi dutenez, irabaziak epaiketen gastuak ordaintzeko baliatuko dituzte. Sarrerak bost euro balioko du.