Haritz Gartxotenea ‘Zaporra’ euskal presoa Zarautzen izan zen atzo arratsaldean, jaio berri den Ekhi semea ezagutzeko. Bi ordu eman zituen herrian, eta etxekoekin eta senideekin egoteko aukera izan zuen. Herritarren babesa eta maitasuna ere jaso zuen, haren etxe atarian. Ertzaintza ere bertan izan zen, eta bertaratu zirenek poliziak kolpeka jardun zutela salatu dute.
ARGAZKIAK: Gorka Rubio-Argazki Press eta Joakin Ferrera

