XX. mendean emakumeek egindako hainbat asmakizunen berri ematen da erakusketa osatzen duten 18 paneletan. Industrian eta lan teknikoan emakumeek ere zeresana izan dutela azaleratzea da erakusketaren helburua, gaur egungo emakumeek erreferentziatzat izan ditzaten. Hilaren 29ra arte egongo da zabalik.