Profesionaltasuna helburu

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko otsailaren 15a

  Monte Albertia BHI Institutuak mende erdia bete du aurten, eta hori dela eta, ospakizunak prestatzen dihardute bertako irakasleek eta langileek, buru-belarri . Izan ere, ez da gutxiagorako ere. «Lan gogorra egin dugu urteotan, eta une txarrak pasa izan ditugu. Hala ere, merezi izan du, lortutakoa ere handia izan baita», dio zentroko zuzendari Amaya Oñederrak. Hain zuzen, ile-apainketa eta estetika zikloak euskaraz ematen dituen EAEko eskola bakarra da egun. «Garai hartan ez genuen folio bat bera ere euskarara itzulita. Egun 27 modulu irakasten ditugu euskaraz. Hori adierazgarria da», nabarmendu du Oñederrak. 1962an hasi zuen ibilbidea ile-apainketaren eta estetikaren alorreko prestakuntzan espezializatutako institutu publikoak. Francisco Francoren diktadura garaiko Emakumeen Sailak abiatu zuen, eta ile-apainketa eta estetika eskolak emateaz gain, hezkuntza orokorra irakasten zuten lehenengo eskola izan zen. «Neskatoak Espainia guztitik etortzen ziren Zarautzera, 24 bat urtean, eta bertan, ilea apaintzen eta makillatzen ikasteaz gain, protokoloa ikasten zuten, egoera jakin batzuetan zein jokamolde izan behar zuten irakasten zitzaien; hezi egiten zituzten». Neskato—garai hartan emakumezkoek soilik ikas zezaketen Monte Albertian—  «gazte-gazteak» zirela iristen ziren zentrora, eta «emakume bihurtuta» irteten ziren bertatik. Izan ere, barnetegi modura funtzionatzen zuen zentroak duela 50 urte. «14 urterekin etortzen ziren neskak, eta bertan bizi ziren. Udan eta eguberritan [...]

 

Garai bateko ikasleak

Hastapenetako Monte Albertia Institutuko ikasleak, eskolan (Argazkia: Monte Albertia)

Monte Albertia BHI Institutuak mende erdia bete du aurten, eta hori dela eta, ospakizunak prestatzen dihardute bertako irakasleek eta langileek, buru-belarri . Izan ere, ez da gutxiagorako ere. «Lan gogorra egin dugu urteotan, eta une txarrak pasa izan ditugu. Hala ere, merezi izan du, lortutakoa ere handia izan baita», dio zentroko zuzendari Amaya Oñederrak. Hain zuzen, ile-apainketa eta estetika zikloak euskaraz ematen dituen EAEko eskola bakarra da egun. «Garai hartan ez genuen folio bat bera ere euskarara itzulita. Egun 27 modulu irakasten ditugu euskaraz. Hori adierazgarria da», nabarmendu du Oñederrak.

1962an hasi zuen ibilbidea ile-apainketaren eta estetikaren alorreko prestakuntzan espezializatutako institutu publikoak. Francisco Francoren diktadura garaiko Emakumeen Sailak abiatu zuen, eta ile-apainketa eta estetika eskolak emateaz gain, hezkuntza orokorra irakasten zuten lehenengo eskola izan zen. «Neskatoak Espainia guztitik etortzen ziren Zarautzera, 24 bat urtean, eta bertan, ilea apaintzen eta makillatzen ikasteaz gain, protokoloa ikasten zuten, egoera jakin batzuetan zein jokamolde izan behar zuten irakasten zitzaien; hezi egiten zituzten».

Gaur egungo ikasleak

Institutuko ikasleak, egun (Argazkia: Monte Albertia)

Neskato—garai hartan emakumezkoek soilik ikas zezaketen Monte Albertian—  «gazte-gazteak» zirela iristen ziren zentrora, eta «emakume bihurtuta» irteten ziren bertatik. Izan ere, barnetegi modura funtzionatzen zuen zentroak duela 50 urte. «14 urterekin etortzen ziren neskak, eta bertan bizi ziren. Udan eta eguberritan soilik itzultzen ziren euren etxeetara. Seina lagunek gela partekatzen zuten. Hori zen haien familia; elkarrekin barre egiten zuten, baina baita negar ere», azaldu du Oñederrak.

Emakumeen aukerak
«Garai hartan emakumeek irteera gutxi zuten: ezkondu eta seme-alabak izan, jostun sartu edo ilea-apaintzaile», dio. «Monte Albertian mundu profesionalean sartzeko oinarriak irakasten zitzaizkien, eta ikasle ohi askok egun euren negozioaren jabe dira».  Ildo horretatik, Monte Albertiak jatorritik izan du hasi eta eskaintza zabaltzeko joera. Honakoa da helburua: «Irudi pertsonalaren alorreko prestakuntza zikloak eskaintzen dituen zentro erreferentea izatea Gipuzkoan, teknika berritzaileak garatzeagatik, ikasleek lortutako mailagatik, eta lanbidea goi mailara eramaten laguntzeagatik».

Egun 200 ikasletik gora ditu institutuak, 23 irakasle eta 200 bat enpresekin dago harremanetan, ikasleek praktikak egin ditzaten. Horrez gain, Erasmus eta Leonardo beken bitartez, atzerrian ikasketak burutzeko aukera izaten dute ikasleek; Parisen zein Akitanian, kasu.

Liburua eta festa handia
Monte Albertia Institutuak urtemuga borobila bete duela eta, hainbat ekitaldi antolatu dute. Martxoaren 4an, esaterako, ikasle ohiei esker ona emateko eta urteurreneko liburua nahiz bideoa aurkezteko festa handia izango da, Aiala sukaldaritza eskolan. Liburuak zentroaren ibilbidea jasotzea du helburu. Artxibo historiko baten falta zuela eta, «institutuak emandako fruituak» bildu dituzte ikasle zein irakasle ohiek, hala. Bertan, garai bateko argazkiak zein pasadizoak ikus daitezke, «iraganaren eta etorkizunaren isla» gisa. Era berean, 50 urtean jazo diren aldaketa politikoak eta sozialak ere jaso dituzte. Horrekin batera, bideo bat grabatu dute. Martxoa eta maiatza artean, berriz, Monte Albertia Institutuaren 50. urteurrena argazki erakusketa ibiltaria izango da ikusgai, herriko hainbat gunetan. Apirilean institutuko ikasleek egindako orrazkeren eta makillajeen desfilea izango da herrian. Irudi pertsonalarekin lotura duten gaien inguruko hitzaldiak ere emango dituzte maiatzean, baita mahai inguruak antolatu ere.
Azaroan, aldiz, urteurreneko jardueren amaiera ekitaldia egingo dute. Enpresetan praktikak egiteko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren programan parte hartu duten Gipuzkoako 200 enpresa ingururen eta Monte Albertiaren arteko elkarlana ospatzeko show atelier-a izango da Balentziaga museoan.

@Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hauek:
www.montealbertia.com

asesoprime.blogspot.com

 

Egitaraua
martxoak 4, igandea
-10:00. Harrera eta ikastetxearen bisita.
-11:00. Meza nagusia, Santa Maria la Real parrokian.
-12:00. Autobusa Aiala sukaldari eskolara igoko da, Nafarroa kelatik, Argi tabernaren paretik.
-13:00. Ekitaldiaren hasiera: artxiboko argazkien erakusketa jarriko dute, sarreran eta liburua eta bideoa aurkeztuko dute.
-14:00. Lunch-a.
-15:30. Ekitaldiaren amaiera. Autobusak antolatu dituzte herrira jaisteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide