Askori gezurra irudituko zaizue, baina Franco Zumaiako ohorezko alkate, herriko seme kuttun, izan da 1949tik gaur arte. Franco hil zenetik 37 urte pasa behar izan dira izendapena kentzeko. Alderdi guztiek bat egin dute erabakiarekin eta hurrengo plenoan emango zaio behar duen ofizialtasuna. "Legitimotasunik ez zuen 1949ko udal plenoak Francisco Franco faxista herriko ohorezko alkate izendatzen zuen erabakia bertan behera utzi, eta aldi berean, gizakiaren kontrako krimenak gauzatzea leporatu nahi dio" Udalak. 1949ko abuztuaren 21eko ezohiko plenoaren aktan jaso zen izendapena. Irakurtzea merezi du. Hemen daukazue: