
Ostiralean hasiko da Iraitz Gesalaga Tximas-en aurkako epaiketa, 10:00etan, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen. Angela Murillo epaile polemikoaren aurretik igaroko da zarauztarra. Fiskalak hamar urteko kartzela zigorra eskatu du Gesalagarentzat.
Madrilerako autobusa antolatu dute, zarauztarrari elkartasuna agertzera joateko. Asteazkena izango da izena emateko azken eguna. Arrano tabernara jo behar da horretarako. Autobusa goizeko hiruretan aterako da Eguzki taberna paretik.