Zarauzko beilatokira jendea gerturatzen ari da, Lasarteri azken agurra emateko

Onintza Lete Arrieta 2012ko otsailaren 13a

Zarauzko beilatokian dago Manuel Lasarte bertsolari oriotarraren gorpua. Goizetik bertsolaritzaren arloko jendea nahiz herritarrak bertaratzen ari dira Lasarteri azken agurra emateko. Gaur egingo dute haren aldeko hileta elizkizuna Orioko parrokian 19:30ean. Bitartean, beilatokian egongo da. Eguerdia baino lehen pasatu dira bertsolaritzaren munduko hainbat aurpegi ezagun: besteak beste, Imanol Lazkano, Laxaro Azkune, Ainhoa Agirreazaldegi eta Jose Luis Gorrotxategi. Hainbat herritar ere bertaratu da, adineko jendea batik bat. Hari buruzko oroitzapenak izan dituzten denek ahotan. 'Lasarte herrerua' bezala ezagutzen omen zuten, esan du aiar batek. "Lasai-lasaia zen", beste batek. 19:00ak arte Araba kaleko beilatokian izango dute, nahi duenak azken agurra emateko.   Manuel Lasarte bertsolari eta idazlea (Leitza, Nafarroa, 1927) hil zen atzo, Aretxabaletan (Gipuzkoa). Hamazazpi urterekin hasi zen bertsotan, Zaldibarren, eta 40 urte inguru eman zituen plazaz plaza. Gaur egingo dituzte haren aldeko hileta elizkizunak, Orioko San Nikolas parrokian (Gipuzkoa), 19:30ean. Leitzako Franki baserrian jaio zen Lasarte. Hamabi urterekin Aiara joan zen bizitzera, eta handik, Oriora. Errementaria zen ogibidez, eta bertso munduari dagokionez, ez zuen txapelketetan parte hartu. Irakur ezazu albiste osatua Berria.infon 2006an Lasarteren omenezko erakusketa jarri zuten Orioko kultur etxean, eta bertan izan zen bertsolaria, inaugurazioan. Urola Kostako Hitzak elkarrizketa luzea egin zion:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide