
Epaiketa zain daude 2008ko uztailaren 7an Ertzaintzak Erkibe etxean identifikaturiko hamar gazteak. Akusazioak 80.000 euroko isuna eskatu du, "eraikinean egindako kalteengatik". Horren aurrean, "Ni ere han izan nintzen" kanpaina jarri dute martxan, auto-inkulpazioaren bidez hamar auzipetuei elkartasuna adierazteko.