Gaztelaniazko kartela irakurri gabe ulertezina egiten den kartel hau dago, azkenengo 10 bat egunetan Zarauzko Modelo zinemaren atean, emanaldirik ez omen matxurangatik.
Hau ere tokatu zaizue, oraingo udaletxekoez ari naiz, matxura etetea alegia.
Lehengoak beste proiektu batzuetan jarri zituzten indar, DIRU, gogo…(irakur POLIKULTURALA) jarri izan balituzte herrian bertan dagoen aretoan( erabilera anitzetarako erabilgarria izan daitekeen areto horretan), ziur nago matxura ez zela gertatuko.
Beraz, harria udaletxearen (denona den etxearen) telaituan dagoela iruditzen zait.
Baina, ziur nago ere matxura etetea lortzen baduzue, herriko zinemazale eta aretoko erabiltzaile guztien esker ona eta begirunea izango duzuela.
Paloma Gabirondo