SASOIAN.INFO Larunbatean emango diote hasiera erremontean Sagardoaren Txapelketari. Aurtengoa jokatzen duten bigarren aldia izango da, eta iazko garaile Jon Juaristi zarauztarra titulua berresten ahaleginduko da, Olazar bikotekidearekin. Guztira, hamar bikotek hartuko dute parte, bi multzotan banatuta, eta multzo bakoitzak bere ligaxka jokatuko du, denak denen aurka, alegia. Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak finalerdietara sailkatuko dira; finalerdiak martxoaren 24an izango dira, eta finala astebete geroago, martxoaren 31n. Juaristi-Olazar bikote txapeldunak datorren ostegunean, otsailaren 16an, ekingo dio lehiari, Urteaga-Aizpurua II.aren aurka.
