Seme-alaba nerabeak dituzten gurasoentzat formakuntza ikastaroa antolatu dute

Zarauzko Hitza 2012ko otsailaren 10a

Zarauzko Udaleko Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuak seme-alaba nerabeeak dituzten gurasoentzat formakuntza ikastaroa antolatu du. Seme-alaben heziketan, nerabezaroa garai garrantzitsuenetarikoa da. Jakinarazi duenez, haietako askok orduan izaten dute ...

Zarauzko Udaleko Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuak seme-alaba nerabeeak dituzten gurasoentzat formakuntza ikastaroa antolatu du. Seme-alaben heziketan, nerabezaroa garai garrantzitsuenetarikoa da. Jakinarazi duenez, haietako askok orduan izaten dute lehen kontaktua drogekin eta gurasoentzat zalantza eta kezka iturri izan ohi da. Hori horrela, Prebentzio Komunitarioko zerbitzuak egoera horretan dauden gurasoak prestatu nahi ditu. Helburua kezkak argitu eta elkarbanatzea da. Hala, askotariko gaiak landuko dituzte bertan, hezkuntza ereduak eta estiloak, 12-16 urte bitarteko nerabeen garapena, familia eta komunikazioa, arauak eta mugak, koherentzia hezkuntzan eta gaueko irteerak, besteak beste. Guztira, bi orduko sei saioa antolatu dituzte, otsailaren 23, martxoaren 1, 8, 15, 22 eta 29rako, 18:00-20:00etara.
Saioak AGIPADeko—ikastetxetan drogomenpekotasunaren programak garatzen dituen elkartea– psikologo eta familia bitartekaritzan aditu Pakita Mateosek gidatuko ditu.
Interesa dutenek Prebentzio Komunitarioko zerbitzuan (Zigordia kalea, 33) eman dezakete izena, 943005127 telefonora deituta edota prebentzioa@zarautz.org helbidera mezua bidalita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide