Getariako Musika Eskolak pandero ikastaroa antolatu du. 16 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta dago, eta taldeka egingo da. Hiruhilabete iraungo du, martxotik maiatzera bitartean. Interesa dutenek otsailaren 13tik 16ra eman beharko dute izena, 13:00-14:00 bitartean, musika eskolaren bulegoan edo 943-140337 telefono zenbakira deituta.