Zelai Hoteleko langileak greban daude, zuzendaritzak kaleratze gehiago iragarri dituelako

Baleike 2012ko otsailaren 10a

 

Hotelaren atarian bildu dira langileak, protesta egiteko.

 

Joan den urtean jatetxeko bederatzi langileak kaleratu eta zerbitzua azpikontratatzea erabaki zuen Zelai Hoteleko zuzendaritzak. Urtarrilean, beste "bost edo sei" langile kaleratzek...

 

zelai
Hotelaren atarian bildu dira langileak, protesta egiteko.

 

Joan den urtean jatetxeko bederatzi langileak kaleratu eta zerbitzua azpikontratatzea erabaki zuen Zelai Hoteleko zuzendaritzak. Urtarrilean, beste "bost edo sei" langile kaleratzeko erabakia jakinarazi zieten langileei.  "Krisiak eragindako galerei aurre egiteko ezinbesteko" neurritzat jo ditu enpresak. Langileak ez daude neurriekin ados, eta alternatibak daudela uste dute: "Egoera ekonomikoa txarra bada, gu prest gaude Lan Erregulazio Txostena (LET) onartzeko, baina enpresak ez du negoziatu nahi". Hori dela eta, otsaileko azken hiru asteburuetan greba egitea erabaki dute. Enpresako zuzendaritzaren erantzuna berehalakoa izan da: asteburu horietan hotela ixtea erabaki du -itxiera patronala aplikatuz–, eta astelehenetik ostegunerako %100eko LETa eskatu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide