Interneten kultura partekatzea mugatu nahi duten legeei aurre egiteko ikastaroa antolatu du Ariola Kultur Ekimenak. Mikel Olasagasti Hey-neken informatikaria izango da hizlaria, eta bi zatitan emango du ikastaroa. Lehen zatia teorikoa izango da, eta, bertan, Sopa, Pipa, Sinde eta halako legeak zer diren eta zer ondorio izango dituzten azaltzeaz gain, haien aurrean hartu beharreko jarreraz gogoeta egingo da. Bigarren zatia, berriz, praktikoa izango da. Hori dela eta, bakoitzak bere ordenagailua eramatea gomendatu dute antolatzaileek.
Ikastaroa otsailaren 16an izango da Sanz Eneako sotoan, 18:30ean. Ordubete iraungo du, eta ez da beharrezkoa izena ematea.