PSE-EEk, EAJk, EBk eta PPk bat egin dute Bake Ametsen manifestazioarekin

Zarauzko Hitza 2012ko otsailaren 10a

PSE-EEk, EAJk, EBk eta PPk bat egin dute Bake Amets ekimenak biharko deitu duen manifestazioarekin. PSE-EEko bozeramaile Patxi Elolak jakinarazi duenez, 2006n¡an Zarauzko Udalbatzak—EA, EAJ, PSE-EE, PP etaEB alderdiek osatzen zuten orduko Udalba...


PSE-EEk, EAJk, EBk eta PPk bat egin dute Bake Amets ekimenak biharko deitu duen manifestazioarekin. PSE-EEko bozeramaile Patxi Elolak jakinarazi duenez, 2006n¡an Zarauzko Udalbatzak—EA, EAJ, PSE-EE, PP etaEB alderdiek osatzen zuten orduko Udalbatza—Bake Ametsi zerbitzu berezien domina ematea adostu zuen, aho batez. «Bere ibilbidea aitortze aldera eman zion garai hartan domina. Hori kontuan izanda, eta ziurrenik azken manifestazioa izango denez, gure atxikimendua ematea erabaki dugu», nabarmendu du Elolak. «Ez dugu aitortza hori hitz hutsetan geratzea nahi».
Manifestazioa 17:30ean abiatuko da Bilboko Jesusen Bihotza plazatik. Bertaratzeko autobusa antolatu dute Zarauztik. Karmeldarren komentu paretik irtengo da, 15:45ean. Interesa dutenek Zazpi edota Batzoki tabernetan eman dezakete izena.
Esperantzatsu
«Hiru urte igaro dira ETAk su etena aldarrikatu zuenetik. Ordutik ez dugu berri txarrik jaso. Itxaropen horrekin jarraituko dugu», dio PPko Rafa Olaizolak.
Bat egin du harekin Elolak: «Egoera aldatzen ari da, eta benetan sinesten dugu egiazkoa dela. Ildo horretatik, Bake Ametsi eta horren alde lanean jardun duten erakundeei eskerrak eman nahi dizkiot».
EBko Mariana Aranburuk «garai berriek jarrera aldaketak» ekarriko dituela espero du. «Pausoak eman behar ditugu, bakea eta lasaitasuna lortzeko».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide