Lanuzteak eskualdean

Urola Kostako Hitza 2012ko otsailaren 9a

Azpeitiko, Azkoitiko, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako udaletxetako langileek lau orduko lanuztea egin dute gaur, Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza sektore publikoan egitekoak diren murrizketak salatzeko. Azpeitian aldarria egiteko plazan elkarretaratzea egin dute, 11:00etan (argazkian). Gainontzeko herrietan ere hainbat ekimen egin dute egoera saltatzeko. Lanuztera ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek deitu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide