Udal aurrekontuak direla eta, iritzi-artikulu bat irakutzeko aukera izan dugu; bertan, besteak beste, honako hau irakur daiteke: “Artzape aldizkariaren partida % 100 igo dute; ez dakigu zertarako, euskara eta aldizkaria bera salbatzeko, edo euskararen aitzakian beren soldata ziurtatzeko. Kasualitatea izango da Bilduko bi zinegotzi aldizkarian lanean aritzea”. Ez dakigu zer asmorekin egin den aipamen hori, artikuluaren egileak ondo baitaki une honetan guk ez dugula Artzapen lan egiten. Artzape aldizkariaren lan-taldeko kide gara; aspalditik, gainera. Aldizkarian eta horrek euskararen hedapenerako duen garrantzian sinesten dugu, eta horregatik ematen diogu gure bultzadatxoa, borondatez, trukean xoxik jaso gabe. Hainbat eta hainbat herritarrek Artzapen bertan eta herriko beste elkarte askotan egiten duten modu berean. Gure iritziz, horrela eraikitzen da herria.
Amets Etxabe eta Amaia Iribar. Getariako Bilduko zinegotziak.