'Lucio' dokumentala, bihar gaztetxean

Baleike 2012ko otsailaren 9a

ZUGAk, Udalaren laguntzaz, hainbat dokumental eskainiko ditu Torreberri Gaztetxean datozen hilabeteetan, Argia-k martxan jarritako dokumental emanaldiak herrira ekarriz. Lehenengo dokumentala ostiralean emango dute, 22:00etan: Lucio. Lucio Urtubia a...

ZUGAk, Udalaren laguntzaz, hainbat dokumental eskainiko ditu Torreberri Gaztetxean datozen hilabeteetan, Argia-k martxan jarritako dokumental emanaldiak herrira ekarriz. Lehenengo dokumentala ostiralean emango dute, 22:00etan: Lucio. Lucio Urtubia anarkista nafarraren istorio harrigarria kontatzen du dokumentalak. Besteak beste, munduko bankurik boteretsuena kinka larrian jarri zuen bidaia-txeke faltsutze masiboaren bitartez. Hemen ikus dezakezue trailerra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide