‘Eskailera kanpotarra’ proiektuak irabazi du Europan 11 Programa

Urola Kostako Hitza 2012ko otsailaren 9a

Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Europan 11 Programa ideia lehiaketaren saridunak jakinarazi dituzte eguerdian, eta Jose Luis Parra, Jose Manuel Calvo del Olmo eta Guillermo Gosalbok osatutako La escalera intrusa proiektuak irabazi du ekimena.

Iraba...

Irabazleez gain, Nika Lertxundi Getariako alkatea eta Ignacio de la Puerta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza zuzendaria izan dira ekimenean. Lehiaketara aurkeztu diren arkitektu gazteek Getariako Potzuaga Gaina eremua aztertu dute; Orubide sozietate publikoa da eragule urbanizatzailea, eta 28 hektaretan etxebizitza babestuak eraikiko dituzte. Irabazleen proiektua bertako ezaugarri topografikoetara egokitzen dela adierazi dute hiru gazteek. Horrez gain, ingurumena hartzen du kontutan, “ibilgailuak bigarren mailan utzi eta oinezkoen alderdia lehenesten baitu”. Egungo familia ereduekin eta bizi estiloekin ere bat egiten dute diseinatu duten urbanizazioak, irabazleen esanetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide