Manikien funtzioak izango dituzte hizpide bihar Balentziaga museoan

Getariako Hitza 2012ko otsailaren 9a

Manikiak “euskarri tekniko eta figura eskultoriko gisa duen balioa” aztertuko dute Balentziaga museoan. Hainbat adituk hartuko du parte hitzaldi-zikloan, eta hitzaldiak Balentziaga museoan bertan izango dira. Bihar, esaterako, Gigi Rigamont...

Manikiak “euskarri tekniko eta figura eskultoriko gisa duen balioa” aztertuko dute Balentziaga museoan. Hainbat adituk hartuko du parte hitzaldi-zikloan, eta hitzaldiak Balentziaga museoan bertan izango dira. Bihar, esaterako, Gigi Rigamonti mintzatuko da. Mundu osorako manikiak ekoizten dituen Milango (Italia) La Rosa enpresako presidentea da. Manikiak euskarri tekniko izatetik figura eskultoriko izatera dagoen aldeaz jardungo du. Hitzaldia 18:00etan hasiko da, eta doako ekitaldia izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide