Zinemapean ekimeneko bigarren filma emango dute igande honetan, Sanz Enea kultur etxean, 18:15ean. Lucio, anarkista eta igeltseroa izango da ikusgai, hain zuzen.
Aitor Arregik eta Jose Mari Goenagak zuzendutako lana da, eta euskaraz emango dute. 93 minutuko iraupena du, eta sarrera doan izango da.
Zinemapean ekimeneko lehen dokumentala duela bost aste eman zuten Sanz Enean, aretoa beteta.Igande honetako filmak Lucio Urtubia anarkista eta igeltsero nafarraren bizitza kontatzen du. Besteak beste, munduko bankurik handienak kolokan jartzea lortu zuen sasoi batean, eta txekeak zein agiriak faltsutzeko zuen abileziari esker kontaktu garrantzitsuenetakoa bihurtu zuen herrialde askotako erakunde klandestinoentzat. Gaur egun, anarkismoak Europan duen bilgune garrantzitsuenetakoa da Parisen duen etxea.
Emanaldia, Zarauzko Udaleko Kultura Sailak antolatu du, Argia emanaldiak ekimenarekin elkarlanean.