Zigordia kaleko 16 eta 18. zenbakietako hogei bat bizilagun etxetik atera zituzten atzo iluntzean, sute bat medio. 16. zenbakidun eraikineko ganbara hartu zuten garrek, baina itxuran tximinian sortu zen sua. Ezbeharrak ez zuen biktimarik eragin, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Suhiltzaileen bi kamioi bertaratu ziren, 12 suhiltzaile guztira. Hamaikak aldera itzuli ziren euren etxeetara hogei lagunak.