«Getarian Zero Zabor eredua aztertzeko eta martxan jartzeko aukera polita dago»

Getariako Hitza 2012ko otsailaren 9a

Getarian biztanle bakoitzeko 500 kilo inguru hondakin sortzen da urtean. Eskualdean, berriz, bataz bestekoa 450 kilo da, biztanleko eta urteko. «Zaborra arazo larria bihurtzen ari da», dio Imanol Ibarbiak, eta horri irtenbidea emateko, Zero Zabor taldea sortu dute. «Zero zabor filosofiari esker, asko murriz daiteke zenbateko hori», nabarmendu du. Gaur aurkeztuko dute talde berria, Gipuzkoa Zero Zaborrek eskainiko duen Hondakinek badute irtenbidea hitzaldiaren baitan. Bertan hondakinak baliabide gisa erabil daitezkeela azalduko dute, besteak beste, taldekideek. «Gure egungo jarreraren ondorioetako bat sortzen ditugun hondakinak dira. Horiek natura ustiatuz eskuratutako materialez daude osatuta, eta nahastu, zabor bihurtu eta suntsitu beharrean, baliabide gisa ikusteko garaia da». Alondegian izango da ekitaldia, 19:00etan. Herritar oro gonbidatuta dago bertaratzera. %30 birziklatu Urola Kostako Udal Elkartearen datuen arabera, egun ezarrita dagoen ereduarekin—bost edukiontzi daude, beira, plastikoa, organikoa, papera eta zaborra biltzeko bana— Getarian %30 birziklatzea lortzen da. «Gure ustez zenbateko hori hobe daiteke», gogoratu du Ibarbiak. Europan, esaterako, ZZ filosofiarekin bat egiten duten herrialdetan, gutxi gorabehera hondakinen %85 birziklatzen da. «Salto handia dago zenbateko batetik bestera», azaldu du. Hori dela eta, Getarian ere «pauso hori ematea interesgarria» izango litzatekeela dio sortu berri den taldeko kideak. «Eredu hori aztertzeko aukera polita dago Getarian. Zero zabor filosofia aztertu, eztabaidatu [...]

Getarian biztanle bakoitzeko 500 kilo inguru hondakin sortzen da urtean. Eskualdean, berriz, bataz bestekoa 450 kilo da, biztanleko eta urteko. «Zaborra arazo larria bihurtzen ari da», dio Imanol Ibarbiak, eta horri irtenbidea emateko, Zero Zabor taldea sortu dute. «Zero zabor filosofiari esker, asko murriz daiteke zenbateko hori», nabarmendu du. Gaur aurkeztuko dute talde berria, Gipuzkoa Zero Zaborrek eskainiko duen Hondakinek badute irtenbidea hitzaldiaren baitan.
Bertan hondakinak baliabide gisa erabil daitezkeela azalduko dute, besteak beste, taldekideek. «Gure egungo jarreraren ondorioetako bat sortzen ditugun hondakinak dira. Horiek natura ustiatuz eskuratutako materialez daude osatuta, eta nahastu, zabor bihurtu eta suntsitu beharrean, baliabide gisa ikusteko garaia da». Alondegian izango da ekitaldia, 19:00etan. Herritar oro gonbidatuta dago bertaratzera.
%30 birziklatu
Urola Kostako Udal Elkartearen datuen arabera, egun ezarrita dagoen ereduarekin—bost edukiontzi daude, beira, plastikoa, organikoa, papera eta zaborra biltzeko bana— Getarian %30 birziklatzea lortzen da. «Gure ustez zenbateko hori hobe daiteke», gogoratu du Ibarbiak.
Europan, esaterako, ZZ filosofiarekin bat egiten duten herrialdetan, gutxi gorabehera hondakinen %85 birziklatzen da. «Salto handia dago zenbateko batetik bestera», azaldu du.
Hori dela eta, Getarian ere «pauso hori ematea interesgarria» izango litzatekeela dio sortu berri den taldeko kideak. «Eredu hori aztertzeko aukera polita dago Getarian. Zero zabor filosofia aztertu, eztabaidatu eta martxan jarri daiteke. Lan polita egin daiteke horren inguruan gure herrian». Ildo horretatik, egungo sistema linealetik sistema zirkularrera pasatu behar da. «Egun sistema lineala dago ezarrita: natura ustiatu, kontsumitu eta bota. Hala, norabide bakarrean egiten dute bidaia. Zero zaborrek sistema zirkularra proposatzen du. Hondakinak murriztea, berrerabiltzea eta, berrerabili ezin diren horiek, birziklatzea hobesten du. Hala, zikloari hasiera ematen zaio berriz ere». Modu horretan, materialak ez dira alferrik galtzen, eta era berean, erabili ondoren ez dute kutsatzen, berreskuratu egiten baitira.
Bilketa sistema eraginkorra
Ibarbiaren arabera, hondakinak zabor bihur ez daitezen, birziklatu egin behar dira, eta horretarako, bilketa sistema eraginkorra ezarri behar da. «Egun atez ateko bilketa da ezagutzen dugun sistema eraginkorrena. Euskal Herrian ezik, Italian, Flandrian eta Katalunian, besteak beste, martxan dago atez atekoa, eta emaitza onak ematen ditu». Hala ere, bestelako proposamenen bat badago, «ongietorria» izango dela dio. «Ez du zertan atez atekoa izan behar, bilketa eraginkorra baizik». Helburu hori lortzeko, herritarren kontzientziazioa «beharrezkoa» da.
Hori izango da, hain zuzen, Getaria Zero Zaborren erronka. «Orain guri dagokigu herritarrei informazioa ematea, hondakinen arazoari aurre egiteko irtenbideak badaudela jakinaraztea eta taldean parte hartzera animatzea».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide