Zestoako Udalak Aitzina Elkarteak martxan duen kanpainarekin bat egin du, eta plastikozko tapoiak bereiztuta jasotzen hasi da. Urola Kosta eskualdean beste herri batzutan ere martxan dute plastikozko tapoiak bereizita jasotzen kanpaina, horietako kasu bat Azpeitikoa da.
Aitzina Elkarteak iazko apirilean Plastikozko Tapoidun Birzkiklapen Solidarioaren kanpaina jarri zuen martxan. Kanpaina honekin, ataxia-telangiectasia deritzon gaixotasuna ikertzeko proiektu bat finantziatzea lortu nahi dute.
Urtebeteko finantziazioa
Denera 300 tona plastikozko tapoi jasotzea da Aitzina elkartearen helburua. Kopuru horrekin, gaixotasuna ikerketzeko urtebeteko proiektua ordainduko litzateke. Tapoi kopuru horrekin 60.000 euro lortzeko aukera egongo litzatekeelako. Izan ere, gehienetan tapoiak birziklatu gabeko plastikoarekin egindakoak izaten dira eta balio gehiago izaten dute. Plastikoa kopuru mugatu batean birziklatu bait daiteke eta ez nahi bestetan.
Udaletxean edukiontzia
Plastikozko tapoiak biltzeko edukiontzia Zestoako udaletxeko sarreran dago eta han utzi daitezke etxean bildutako tapoiak.
Aitzina elkartearen webgunean kanpainaren berri ematen da eta honako da web orriaren helbidea: www.aitzina.org.