Hiru ordutan bete dituzte Zarauzko Triatloian parte hartzeko 650 plazak. Hori dela eta, bihar zabalduko dute itxaron zerrendan izena emateko epea, www.triatloi.org webgunearen bitartez. Euskadiko Triatloi Federazioak izena emandako ordenaren arabera gordeko ditu bete gabe gera daitezken plazak.