Azpeitiko saihesbidearen eta Garmendigaineko biribilgunearen kontua zertan diren galdetu diote Azpeitiko Udaleko arduradunek Gipuzkoako Foru Aldundiari. Herenegun egindako udalbatzarrean Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak (Bildu) zera azaldu zuen: «Badirudi Azpeitiko saihesbidea egiteko ikerketa eta Garmendigaineko biribilgunearen proiektua bertan behera gelditu direla». Egitasmo horien inguruan foru aldundiak dituen asmoak argitzeko eskatu du udalak. «Azken batean, jende askori eragiten diote bi egitasmoek, eta horien inguruan zer asmo dauden jakitea komeni da, hirigintza plana egiteko ere. Gainera, horrela saihesbidearen alternatiba izan litezkeen beste aukera batzuk aztertzen has gintezke». Horrez gainera, garraioarekin lotutako beste hainbat eskaera egin dio udalak diputazioari. Besteak beste, autobus zerbitzu publikoa gehitzeko, eta herriko bidegorri sarea osatzeko eskatu diote.