Tira, ez da izan "mendeko elurtea", baina goizean botatako elurrarekin bazterrak zuritu ditu gutxienez. Itzurunen labarren kontra baino ez du zuritu, baina Santiagoko hondartzan izare zuri zabala aurkitu dugu. Eguraldi iragarpenaren arabera, ez dirudi askoz gehiago botako duenik. Aukera duenik aprobetxa dezala arratsaldea. Argazkiak tamaina handian ikusteko: elurra.