80.000 euroko isuna eskatu dute gaztetxe zaharrean identifikatuak izan ziren hamar gazteen aurka

Baleike 2012ko otsailaren 8a

2008ko uztailaren 7an ehundik gora gaztek Erkibe etxea okupatu zuten (bideoan), gaztetxe baten premia aldarrikatzeko. Handik lau egunera, ertzainak eraikinean sartu eta bertan ziren hamar gazte identifikatu zituzten. Zelaia familia da eraikinaren jab...

2008ko uztailaren 7an ehundik gora gaztek Erkibe etxea okupatu zuten (bideoan), gaztetxe baten premia aldarrikatzeko. Handik lau egunera, ertzainak eraikinean sartu eta bertan ziren hamar gazte identifikatu zituzten. Zelaia familia da eraikinaren jabea, eta bi salaketa jarri zituen: bata okupazioagatik; bestea, eraikinari egindako kalteengatik. Hiru urte eta erdi geroago, epaiketa gainean dute hamar gazteek, eta 80.000 euroko isuna eskatzen dute haien aurka. Larunbaterako batzarra deitu dute Torreberri gaztetxean (13:00etan) "Ni ere han izan nintzen" elkartasun ekimena aurkezteko. Bide batez, Beñat Lizeagaren urtebetetze argazkia aterako dute.


Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide