«Espazio propioa eta bakarra sortzeko apustua» egingo du Ariola kultur ekimenak

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko otsailaren 8a

Ariola aurrerapausoak ematen ari da azken hilabeteotan. Hala jakinarazi dute kultur ekimeneko kideek. Argi adierazi dute euren egitasmoa abiatzeko, «espazio propio eta bakar bat izateko apustua» egingo dutela: «Uste dugu Zarautzek dituen azpiegituren kudeaketaren inguruan hitz egiteko beharra dagoela, baita hauek demokratizatzeko apustua egitea ere. Baina espazio propio eta bakar batek sortzen duen indar metaketa eta sortu ditzakeen sinergiak ez dira espazio anitzetan banatuta egoten lortzen» . Hori horrela, espazio hori lortzeko prestutasuna agertu dute. «Nahiz eta erabat finkatuta ez egon, espazioa lortzeko pausoak ematen hasi behar dugu, Zarauzko Udalarekin eta egon daitezkeen beste kultur eragile batzuekin negoziatzeko eta elkarlana abiarazteko». Ildo horretatik, ostiralean batzar irekia egingo dute, 18:30ean Putzuzulo gaztetxean. Herritarrak zein eragileak bertaratzera gonbidatu dituzte. Kultur sarea Aipatu espazio lortze aldera, «kultur eredu berri bat sustatzen eta sustatu nahi duten komunitate edota sarea osatzen» jarraituko du Ariolak. «Ariola kultur ekimena ez da gutxi batzuen ekimena izango. Zarauzko eragile nagusiak biltzea lortuko duen ekimena da». Aipatu ekimena «publikoa, irekia, adostasunean oinarritua eta babestua» izango da. «Zarauzko kultur politika biziberritzeko eta dauden azpiegiturak demokratizatzeko indarrak metatu» behar dituztela nabarmendu dute, hala, ekimeneko kideek. «Hari horri tiraka, etorkizuna itxaropentsu ikusten dugu. Ibilbide luze bezain politaren hasieran besterik ez gaude. Bidean arituz, [...]

Jardunaldietako irudi bat

Ariola gauzatzen jardunaldietako irudi bat (Argazkia: Hodei Esteban)

Ariola aurrerapausoak ematen ari da azken hilabeteotan. Hala jakinarazi dute kultur ekimeneko kideek. Argi adierazi dute euren egitasmoa abiatzeko, «espazio propio eta bakar bat izateko apustua» egingo dutela: «Uste dugu Zarautzek dituen azpiegituren kudeaketaren inguruan hitz egiteko beharra dagoela, baita hauek demokratizatzeko apustua egitea ere. Baina espazio
propio eta bakar batek sortzen duen indar metaketa eta sortu ditzakeen sinergiak ez dira espazio anitzetan banatuta egoten lortzen» .

Hori horrela, espazio hori lortzeko prestutasuna agertu dute. «Nahiz eta erabat finkatuta ez egon, espazioa lortzeko pausoak ematen hasi behar dugu, Zarauzko Udalarekin eta egon daitezkeen beste kultur eragile batzuekin negoziatzeko eta elkarlana abiarazteko». Ildo horretatik, ostiralean batzar irekia egingo dute, 18:30ean Putzuzulo gaztetxean. Herritarrak zein eragileak bertaratzera gonbidatu dituzte.

Kultur sarea
Aipatu espazio lortze aldera, «kultur eredu berri bat sustatzen eta sustatu nahi duten komunitate edota sarea osatzen» jarraituko du Ariolak. «Ariola kultur ekimena ez da gutxi batzuen ekimena izango. Zarauzko eragile nagusiak biltzea lortuko duen ekimena da». Aipatu ekimena «publikoa, irekia, adostasunean oinarritua eta babestua» izango da.

«Zarauzko kultur politika biziberritzeko eta dauden azpiegiturak demokratizatzeko indarrak metatu» behar dituztela nabarmendu dute, hala, ekimeneko kideek. «Hari horri tiraka, etorkizuna itxaropentsu ikusten dugu. Ibilbide luze bezain politaren hasieran besterik ez gaude. Bidean arituz, gehiago harilkatuko gara».

Jardunaldi positiboak
Ariolakideek abenduan antolatutako Ariola gauzatzen jardunaldietatik «ondorio positiboak» atera dituzte. «Ekarpen eta eztabaida interesgarri ugari entzuteko aukera izan genuen, eta horrek aurrera jarraitzeko energia eman zigun».

Jardunaldiotan Euskal Herriko hainbat kulturgunetako kideek euren bizipenak kontatu zituzten, eta «oso aberasgarria» izan zela diote. Hala, Zarautzerako «hainbat pista» jaso zuten. Orain, epe luzerako eta motzerako helburuak zehaztuko dituztela gaineratu dute, «oinarrizko balioei eutsiz»: «Argi dugu Ariolaren oinarrian dauden balioak mantenduko ditugula. Elkarlana sutatuko duena, euskalduna eta euskaltzalea, zapalkuntza ororen kontrakoa, autonomoa, autogestionatua, dinamikoa, feminista, independentea, autokritikoa, intsumitua eta funtzionamenddu ez hierarkikoa duena izango da».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide