Jabetza Eskolan bi ikastaro emango ditu Parekidetasun Sailak

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko otsailaren 8a

Parekidetasun Sailak bi ikastaro berri antolatu ditu, Emakumeen Jabetze Eskolarako. Hala, otsaila eta maiatza bitartean, Heldutasunera iristearen plazerra eta Emakumeak antzezlekuan izenpeko eskolak eskainiko dituzte. Interesa dutenek hilaren 17ra bitartean eman beharko dute izena. Horretarako, Parekidetasun Sailaren egoitzara (Zigordia kalea, 33) jo beharko da, 08:00etatik 14:30etara; 943-00 51 17 telefono zenbakira deitu, edota berdintasunazarautz@blogspot.com eta berdintasuna@zarautz.org helbide elektronikoetara mezua bidali. Izena emandako ordenaren arabera gordeko da tokia. Pepa Bojok emango du Heldutasunera iristearen plazerra tailerra, gaztelaniaz. Bertan, urteen joan-etorriaz hausnartuko dute parte-hartzaileek. Ikastaroaren helburua bizitzako bigarren etapa, heldutasuna alegia, bizitzen laguntzea da. Modu sortzailean eta aberasgarrian, helduarora iristerakoan izaten diren aldaketa hormonal, psikologiko eta materialei aurre egiten ikasiko dute . Astelehenetan izango dira eskolak, hilaren 27tik maiatzaren 28ra,  Etxezabalako aretoan 15:00-17:00 bitartean. Interesa dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte. Josune Montonek gidatuko du, berriz,  Emakumeak antzezlekuan antzerki tailerra. Tailer horren helburua herritarrak interpretazioaren munduan murgiltzea da, eta norbere emozio eta esprezioez jabetzea. Horretarako, emakumea bere gertuko ingurunean protagonista papelean irudikatuko dute, eta dagoeneko argitaratuta dauden testuak edota partaideek sortzen dituzten testu berriak antzezteko prestatuko dituzte. Ildo horretatik, parte-hartzaileak eurak izango dira ikuskizunaren sortzaile orokorrak. Euskaraz eskainiko du tailerra Montonek, otsailaren 29tik maiatzaren 30era, asteazkenero. Lizardi antzokiko lehenbiziko solairuan izango dira [...]

Parekidetasun Sailak bi ikastaro berri antolatu ditu, Emakumeen Jabetze Eskolarako. Hala, otsaila eta maiatza bitartean, Heldutasunera iristearen plazerra eta Emakumeak antzezlekuan izenpeko eskolak eskainiko dituzte. Interesa dutenek hilaren 17ra bitartean eman beharko dute izena. Horretarako, Parekidetasun Sailaren egoitzara (Zigordia kalea, 33) jo beharko da, 08:00etatik 14:30etara; 943-00 51 17 telefono zenbakira deitu, edota berdintasunazarautz@blogspot.com eta berdintasuna@zarautz.org helbide elektronikoetara mezua bidali. Izena emandako ordenaren arabera gordeko da tokia.

Pepa Bojok emango du Heldutasunera iristearen plazerra tailerra, gaztelaniaz. Bertan, urteen joan-etorriaz hausnartuko dute parte-hartzaileek. Ikastaroaren helburua bizitzako bigarren etapa, heldutasuna alegia, bizitzen laguntzea da. Modu sortzailean eta aberasgarrian, helduarora iristerakoan izaten diren aldaketa hormonal, psikologiko eta materialei aurre egiten ikasiko dute . Astelehenetan izango dira eskolak, hilaren 27tik maiatzaren 28ra,  Etxezabalako aretoan 15:00-17:00 bitartean. Interesa dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte.

Josune Montonek gidatuko du, berriz,  Emakumeak antzezlekuan antzerki tailerra. Tailer horren helburua herritarrak interpretazioaren munduan murgiltzea da, eta norbere emozio eta esprezioez jabetzea. Horretarako, emakumea bere gertuko ingurunean protagonista papelean irudikatuko dute, eta dagoeneko argitaratuta dauden testuak edota partaideek sortzen dituzten testu berriak antzezteko prestatuko dituzte. Ildo horretatik, parte-hartzaileak eurak izango dira ikuskizunaren sortzaile orokorrak.
Euskaraz eskainiko du tailerra Montonek, otsailaren 29tik maiatzaren 30era, asteazkenero. Lizardi antzokiko lehenbiziko solairuan izango dira saioak, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. 30 euroko kostua izango du ikastaroan parte hartzeak.

Autodefentsa ikastaroa
Bi ikastaroez gain, autodefentsa tailerra antolatu du Parekidetasun sailak. Bizitzako hainbat egoeretan nork bere burua defendatzeko oinarrizko teknikak erakutsiko ditu bertan Jokin Aizpuruk. Jakinarazi dutenez, ikastaroa praktikoa eta errealista izango da, eta parte-hartzaileek autoestimuan eta bere buruarengan konfiantza irabaziko du. Gaztelaniaz eskainiko ditu eskolak Aizpuruk, martxoaren 3an eta 10ean, Udal kiroldegian 10:00etatik 13:00etara. Doan izango da.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide