Tren zerbitzuak etenaldiak izango ditu bihar, grebaren eraginez

Ane Olaizola 2012ko otsailaren 8a

Euskotreneko langileek greba egingo dute bihar, eta ondorioz Orioko tren zerbitzuak aldaketak izango ditu goizean eta arratsaldean. Orioko Udalak jakinarazi duenez, 06:30etik 10:30era eta 17:30etik 21:30era bitartean egingo dituzte etenaldiak. Hala ere, Orioko Udalak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak oraindik ez duela zehaztu Euskotrenek bete beharko dituen zerbitzu minimoak. Euskotreneko langileek zerbitzu publikoetan egiten ari diren murrizketak salatuko dituzte biharko grebaren bidez. Grebaren eta zerbitzu minimoen inguruko informazio gehiago Euskotrenen www.euskotren.es atarian aurki daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide