Getariko udal langileek lanuztea egingo dute etzi

Getariako Hitza 2012ko otsailaren 7a

Udal langileek bat egingo dute otsailaren 9rako deitu den lau orduko geldialdiarekin. Getariarrek, ordea, modu berezian egingo dute protesta: lanera joango dira eta geldialdi garaiko lanorduetan lortutako irabaziak beharra duten herritarren artean bana...

Udal langileek bat egingo dute otsailaren 9rako deitu den lau orduko geldialdiarekin. Getariarrek, ordea, modu berezian egingo dute protesta: lanera joango dira eta geldialdi garaiko lanorduetan lortutako irabaziak beharra duten herritarren artean banatuko dituzte.

Gasteizko gobernuak ezarritako murrizketak salatze aldera deitu dute ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek lau orduko lanuztea, ostegunerako. Ildo horretatik, getariako udal langileek asanblada egin zuten pasa den ostiralean. Bertan, egoeraren aurrean “gogaitasuna” adierazi zuten, “krisia beti pertsona beren lepotik konpondu behar izangatik” eta “agitariek protesta hauengandik irabaziak lortzen” dituztela salatuz. Ildo horretatik, ohi bezala, etzi lanera joango dira udal langileak, eta gerora, enpresak aurreztutako dirua—euren soldatetatik sortuko litzakeena- gizarte behar larriak dituzten getarriarrei emango dizkiete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide