Getariarrek ez dute nahi herriko errepide guztiak ixtea Zarauzko Triatloian

Getariako Hitza 2012ko otsailaren 7a

Zarauzko Triatloiko antolatzaileek bilera egin zuten atzo  herritarrekin eta Zarauzko eta Getariako alkateekin, ekainaren 9an egingo duten Zarauzko Triatloirako ekarpenak jasotzeko asmoz.  Iaz Getariako irteera eta sarrera guztiak itxita geratu ziren...

Zarauzko Triatloiko antolatzaileek bilera egin zuten atzo  herritarrekin eta Zarauzko eta Getariako alkateekin, ekainaren 9an egingo duten Zarauzko Triatloirako ekarpenak jasotzeko asmoz.  Iaz Getariako irteera eta sarrera guztiak itxita geratu ziren hiru orduz, eta horrek hainbat kexa sortu zuen herritarren artean. Aurreko urteko «oztopoak» plazaratzeko eta lasterketaren alderdi positiboak eta negatiboak zehazteko elkartu ziren dozenaka lagun udaletxean atzo; aretoan elkartutako herritar guztiak bat etorri ziren iazko eredua ez errepikatzearekin, eta gutxienez erreil edo errepide bat irekita uzteko eskatu zioten Zarautz Zarautz Triatloi Taldeari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide