Azkueren hilketagatik atxilotuak ukatu egin du hura hil izana

Zarauzko Hitza 2012ko otsailaren 7a

Amaia Azkueren hilketagatik atxilotuta dagoen gazteak, A.E.-k atzera bota du abuztuan deklaratutakoa. Berak ez duela emakumea hil adierazi du.Iazko abuztuan hiltzailea zela aitortu zuen epailearen aurrean. Hainbat hedabidek jakinarazi duenez, azpei...


Amaia Azkueren hilketagatik atxilotuta dagoen gazteak, A.E.-k atzera bota du abuztuan deklaratutakoa. Berak ez duela emakumea hil adierazi du.Iazko abuztuan hiltzailea zela aitortu zuen epailearen aurrean. Hainbat hedabidek jakinarazi duenez, azpeitiarrak Gipuzkoako Probintzia Fiskaltzan deklaratu zuen orain dela bi aste, berak hala eskatuta. Bertan duela sei hilabete aitortutakoak gezurtatu zituen gazteak.Haren arabera, beste pertsona batek hil zuen Azkue, baina ez zuen ustezko hiltzailearen nortasuna argitu, ez duela ezagutzen argudiatuta.
Hiru orduz deklaratu du azkenezko auziperatuak. Azpeitiarrak jakinarazi duenez, beste pertsona batek, bere arabera hiltzailea denak, behartu zuen Azkue Zarauztik Azpeitiko Ibai Eder urtegira joatera. Era berean, hark kolpatu zuen Azkue harri batekin, eta hark lapurtu zizkion bankuko txartelak emakumeari, auziperatuak adierazi duenez. Hainbat hedabidek jakinarazi dutenek, A.E.-k esan du duela hiltzailea ezagutzen, baina haren ezaugarri fisikoen berri eman du.
Legeak akusatuari adierazpen berriak egiteko baimena ematen dio, baita aurreko deklarazioak moldatzekoa edota sakontzekoa ere. Hori hala, bigarrenez deklaratu du auziperatuak. Duela hilabete batzuk ere eskatu zuen adierazpenak berriz egiteko aukera, baina atzera bota zuten eskaera.
Iturri horien arabera, maiatza amaieran egingo lukete epaiketa, eta litekeena da ateak itxita egitea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide