Sanz Enea liburutegiak literatur solasaldia antolatu du ostegunerako. Oraingoan Gregor von Rezzori idazlearen Flores en la nieve eleberriaren inguruan hitz egingo dute parte-hartzaileek. Gaztelaniaz izango da saioa. Ohi bezala, Jose Luis Canchok gidatuko du jardunaldia. 18:30ean hasiko dute solasaldia, liburutegian bertan, eta ordu eta erdiko iraupena izango du.