Joxe Mari Perez ‘Txuri’ zarauztarrak bihotzekoa izan zuen pasa den astean, eta gertatutakoa salatzeko eta presoak Euskal Herriratzeko eskatzeko agerraldia egin du Etxeratek. “Espainiako eta Frantziako gobernuei exigitzen diegu gure senideei aplikatzen dieten sakabanaketa politika indargabetzeko, eta gaixotasun larriak dituztenak, zigorraren hiru laurdenak eta bi herenak beteak dituztenak eta 1997-2006 doktrina aplikatu dietenak aske usteko, eta gainontzekoak Euskal Herriratzeko”, adierazi du Oihana Lizasok, elkarteko ordezkariak.