Ingelesa eta frantsesa praktikatze aldera, Zarauzko Udaleko Hezkuntza Sailak kafe tertuliak antolatuko ditu aurrerantzean. Asteartean bilduko dira herritarrak ingelesez solasteko; ostegunetan, berriz, frantsesez mintzatzeko aukera izango dute zarauztarrek. Ildo horretatik, etzi egingo dute frantsesez bigarren saioa, Euskalduna tabernan, 17:00etatik 19:00etara.