Amaia Azkueren ustezko hiltzaileak ukatu egin du berak hil izana

Zarauzko Hitza 2012ko otsailaren 7a

Amaia Azkue Zarauzko bizilagunaren ustezko hiltzaileak, A.E.-k, orain adierazi du berak ez zuela hil emakumea, pasa den abuztuan berak hil zuela aitortu bazuen ere; hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, azpeitiarrak Adingabeen Fiskaltzarenean deklaratu zuen orain dela bi aste, berak hala eskatuta. Bertan duela sei hilabete aitortutakoak atzera bota zituen ustezko hiltzaileak; honen arabera, beste pertsona batek hil zuen Azkue, eta honen nortasuna ez du argitu, “ez duela ezagutzen” esan baitu. Azpeitiarrak adierazi du pertsona horrek behartu zuela Zarauztik Azpeitiko Ibai Eder urtegira joatera; era berean, harriarekin kolpatu ziona ere bera izan zela esan du. Hainbat hedabideen arabera, A.E.-k ez du ezagutzen pertsona hori, baina honen ezaugarri fisikoen berri eman du. Bestetik, iturri horien arabera, Amaia Azkueren ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa maiatza amaieran egingo da ziurrenik.    

Amaia Azkue Zarauzko bizilagunaren ustezko hiltzaileak, A.E.-k, orain adierazi du berak ez zuela hil emakumea, pasa den abuztuan berak hil zuela aitortu bazuen ere; hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, azpeitiarrak Adingabeen Fiskaltzarenean deklaratu zuen orain dela bi aste, berak hala eskatuta. Bertan duela sei hilabete aitortutakoak atzera bota zituen ustezko hiltzaileak; honen arabera, beste pertsona batek hil zuen Azkue, eta honen nortasuna ez du argitu, “ez duela ezagutzen” esan baitu. Azpeitiarrak adierazi du pertsona horrek behartu zuela Zarauztik Azpeitiko Ibai Eder urtegira joatera; era berean, harriarekin kolpatu ziona ere bera izan zela esan du.

Hainbat hedabideen arabera, A.E.-k ez du ezagutzen pertsona hori, baina honen ezaugarri fisikoen berri eman du.

Bestetik, iturri horien arabera, Amaia Azkueren ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa maiatza amaieran egingo da ziurrenik.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide