Miseriaren exotikotasuna

Aritz Mutiozabal 2012ko otsailaren 7a

Nairobiko (Kenia) bihotzean dago Kibera. Izen exotikoa du, baina zabor gainean kokatutako errabala da, eta bertako biztanleak miseria gorrian bizi dira. Saneamenduko sistemarik gabe, edateko urik gabe eta osasun zerbitzurik gabe, gaixotasunak eta infekzioak eguneroko ogia dira. Higiene faltak haurren heriotza-tasa areagotzen du. Horri, gainera, HIESa, sexu erasoak, alkoholismoa eta delinkuentzia gehitu behar zaio. Bestelako exotikotasun bat proposatu nahian, Rafa Marrodan argazkilari bilbotarrak errealitate bihozbera aurkeztu du Photomuseumen, Kibera. Itxaropenaren borroka erakusketarekin. Kasualitatez ala kausalitatez, Nairobiko auzo behartsuan bukatu zuen Marrodanek. Keniara egindako bidaietako batean –ordura arte, naturari buruzko erreportaje grafikoak egitera bakarrik bidaiatu zuen hara–, John Ngige izeneko gidak bere sorlekuari buruz hitz egin zion. Haren eskutik, Kibera ezagutzeko aukera izan zuen bertatik behera. Esperientziak laguntzeko beharra piztu zion argazkilariari. Horrenbestez, Cooper Photographers komunikazio-agentziako bazkideekin batera, argazki liburu bat argitaratu zuen, Kiberako egunerokoaren testigantza grafikoa jasoz. Argitalpenarekin gizabanakoak, elkarteak eta enpresak kontzientziatu nahi dituzte, baita bizi baldintza hobetzen laguntzeko esku-hartu ere. Liburuetatik lortutako irabaziak aipatutako errabalera bideratuko dituzte. Eskola bat sortu nahi dute bertako haurrei hezkuntza emateako, eta, bide batez, miseria horretatik ateratzeko itxaropena. Liburua Photomuseumen bertan erosi daiteke; edo, bestela, www.cooperphotographers.com webgunetik agentziarekin harremanetan jarrita. Erakusketa, bien bitartean, martxoaren 4a bitartean bisitatu ahal izango da.

Erakusketako argazki bat

'Kibera.Itxaropenaren borroka' erakusketako argazkietako bat

Nairobiko (Kenia) bihotzean dago Kibera. Izen exotikoa du, baina zabor gainean kokatutako errabala da, eta bertako biztanleak miseria gorrian bizi dira. Saneamenduko sistemarik gabe, edateko urik gabe eta osasun zerbitzurik gabe, gaixotasunak eta infekzioak eguneroko ogia dira. Higiene faltak haurren heriotza-tasa areagotzen du. Horri, gainera, HIESa, sexu erasoak, alkoholismoa eta delinkuentzia gehitu behar zaio. Bestelako exotikotasun bat proposatu nahian, Rafa Marrodan argazkilari bilbotarrak errealitate bihozbera aurkeztu du Photomuseumen, Kibera. Itxaropenaren borroka erakusketarekin.

Kasualitatez ala kausalitatez, Nairobiko auzo behartsuan bukatu zuen Marrodanek. Keniara egindako bidaietako batean –ordura arte, naturari buruzko erreportaje grafikoak egitera bakarrik bidaiatu zuen hara–, John Ngige izeneko gidak bere sorlekuari buruz hitz egin zion. Haren eskutik, Kibera ezagutzeko aukera izan zuen bertatik behera.
Esperientziak laguntzeko beharra piztu zion argazkilariari. Horrenbestez, Cooper Photographers komunikazio-agentziako bazkideekin batera, argazki liburu bat argitaratu zuen, Kiberako egunerokoaren testigantza grafikoa jasoz. Argitalpenarekin gizabanakoak, elkarteak eta enpresak kontzientziatu nahi dituzte, baita bizi baldintza hobetzen laguntzeko esku-hartu ere. Liburuetatik lortutako irabaziak aipatutako errabalera bideratuko dituzte. Eskola bat sortu nahi dute bertako haurrei hezkuntza emateako, eta, bide batez, miseria horretatik ateratzeko itxaropena.

Liburua Photomuseumen bertan erosi daiteke; edo, bestela, www.cooperphotographers.com webgunetik agentziarekin harremanetan jarrita. Erakusketa, bien bitartean, martxoaren 4a bitartean bisitatu ahal izango da.

Erakusketako argazki bat

Erakusketako argazkiak liburu batean jaso dituzte, gainera

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide