Ikastolen Elkarteak Nafarroako Lodosa-Sartagudako Ikastolari laguntzeko elkartasun kanpaina hasi du, eta
Orioko Herri Ikastolak adierazi duenez, dagoeneko 1.100 euro lortu dituzte herrian.
Egitasmoak Euro bat, ikasle bat du izena. Euskal Herriko ikastoletan matrikulatuta dauden ikasle bakoitzak euro bat emango du, Nafarroako ikastolara bideratzeko. Horrez gain, Orioko Herri Ikastolak herritar guztiak gonbidatu ditu kanpainarekin bat egitra. Hala, kontu korronte bat zabaldu du, norberak borondatea eman dezan; 3035 0153 46 1531026051 da kontu zenbakia.
Egoera ekonomiko zaila
Ikastolak adierazi du Lodosa-Sartagudako Ikastolaren egoera ez dela erraza. «Eremu ez euskaldunean kokatuta dagoen aldetik, ikastetxeak egoera ekonomiko zaila du, eta horren aurrean Ikastolen Elkarteak laguntzeko deia egin du. Izan ere, euskarak Lodosako Ikastola behar du».