Urtea hasi berria dugu, baina beti konturatzerako Santelmoak gainean izan ohi ditugu; aurtengoan jaiegunak Apirilaren 13tik 22ra luzatuko dira. Jaiak antolatzeko lanetan hastekoak garen honetan, bilera batera dei egiten dizuegu, zuen elkarte, talde edo ingurunean sor daitezkeen proposamenak aurkez ditzazuen. San Telmo jaien antolaketarako bilera hau otsailaren 10ean, ostiralez, 19:00etan izango da, Alondegian.