Ohiturari jarraituz, santa eskean atera da eskualdean ikasle eta herritar asko asteburuan. Ostiralean nahiz larunbatean, kalerik kale, auzoz auzo eta baserriz baserri, kopla eta trikiti doinuak izan ziren nagusi. Bideoan, larunbat iluntzean Orioko kaleetan Ikastolako DBHko ikasleak kantari.
http://www.youtube.com/watch?v=AEEb15kxVQY
Matximentako festak zirela eta, larunbatean 8:30erako Azpeitik abiatu ziren kantuz hainbat matximentar. Hainbat auzo zeharkatu eta gero, gau partean iritsi ziren Matximentara. Argazkian, Azpeititik abiatu zireneko une bat.
