Askotariko produktuz betetako 800 kaxa inguru bildu ditu ELAN-Euskadi GKEak Kubara eramateko. Jostailuz, eskolako materialez, arbelez, bizikletez, gurpildun aulkiz, koltxoiz, botikez eta ospitaleko materiales, pinturez erremintez bete dute kamioia, besteak beste. Guztira, 10.000 kilo inguru bidaliko dituzte Kubako hainbat elkarte eta erakundeetara. Eskualdeko dendek, enpresek, ikastetxeek eta orohar herritarrek emandako materiala da gaur kamioian sartu dutena.
09:00etatik eguerdi aldera arte aritu dira 25 bat lagun kamioia hornitzen. Bilbora eramango dute aipatu kamioia, eta bertatik, itsasontziz iritsiko dira materialok irlara.