Bihotzekoak eman dio ‘Txuri’-ri

Zarauzko Hitza 2012ko otsailaren 3a

Etxerat elkarteak Gara egunkariari jakinarazi dionez, Txuri-ri bihotzekoak eman zion pasa den asteartean Burgoseko espetxean zela.  Joxe Mari Perez preso zarauztarra gaizki sentitzen zela-eta, kartzelako medikuarengana jo zuela adierazi du Etxeratek idatzi baten bidez. Horrek, hainbat azterketa egin ondoren, zuzenean eritetxera bidali zuela, eta bertan kateterismo bat egin ostean, stent bat jarri ziotela. Atzo ZIU Zaintza Intentsiboetako Unitatetik gelara lekualdatu zuten, eta hobera egin du. Senitartekoek Burgoseko espetxearen bitartez izan zuten gertatutakoaren berri.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide