Gutuna: Lehen txarra, orain okerrago

Urola Kostako Hitza 2012ko otsailaren 3a

Hilabeteak daramatzagu oriotarrei ohartarazi nahian dugun udal gobernuak agindu zuen aldaketa hura iruzurra dela, Beñat Solaberrieta alkate jartzeko motibazio hura ez dela benetakoa. Egia esateko, aldaketak noski izan direla gobernatzeko moduetan, baina okerrerera nabarmen. Eta adibide batekin gatozkizue. Udal aurrekontuak onartzeko eraman den prozedura kronologikoa: 2011/12/21 Bilduk herritarrei aurrekontuen proposamena aurkezten die Kultur Etxean(sarrera eta gastuen aurreikuspena10.050.000€) 2011/12/26 Hazienda eta pertsonaleko batzordean aurrekontuak garatzeko prozedura martxan jartzen dela jakinarazten da. Batzorde horretan EAJ-PNVk idazkari-kontuhartzailearen txosten bat eskatzen du non aurrekontuen zirriborroan azaltzen diren sarrerak errealitatearekin bat datozen ziurtatzen duen, urtean zehar desfase handirik egon ez dadin. Etxe guztietan egiten den ekonomia alegia, zenbat diru irabazten dudanaren arabera, horrenbeste gastatu ahalko dut. Sarreren atala puztuta aurkezten zigutenaren susmoa genuen. 2012/01/09ko astean EAJk eta Bilduk bilera bat egitekotan gelditzen gara, aurrekontuen inguruan eztabaidatu eta akordioetara iristeko, baldintza bakarrarekin abenduaren 26an eskatutako txostena esku tartean izatea. Bilduk bilera egitearen beharrean tematzen da eta guk bilera egiteko txostena izatea ezinbestekoa dela diogu. 2012/01/19an EAJ-PNVk hurrengo astean txostena egon ahal izateko ahalegin berezia eskatzen dio alkateari. Izan ere, alkatea da udaleko arduradun nagusia eta berari dagokio bertan egiten den lanaren jarraipena egitea. 2012/01/25 Txostena jasotzen dugu (bertan arrazoia ematen digute) eta baita hurrengo egunerako hazienda eta pertsonaleko deialdia. Deialdiarekin batera, aurrekontuen zirriborro berria jasotzen dugu: hirugarrena hain zuzen ere. 2012/01/26 Hazienda batzordean EAJ-PNVk dokumentuak aztertzeko denbora falta salatzen du. 24 ordu ez dira nahikoa hain garrantzitsua den gai bat sakonki aztertzeko. Baina EAJ-PNVk bost axola, gaia bozkatu egiten da. Aurrekontuen 3. zirriborroak aldeko diktamena jasotzen du Orain eta Bildukoen bozkekin. Gaia urtarrilaren 30ean burutuko den udalbatzarrerako gelditzen da, bertan behin betiko onespena jasotzeko zain. 2012/01/27 30ean izango den udalbatzarrerako deialdia eta dokumentazioa jasotzen dugu. Dokumentu hauetako bat aurrekontuen proposamena da eta sinesgaitza den arren batzordean onartutako aurrekontua berriz ere aldatuta dago!!! Plenorako beste proposamen bat dute, laugarrena hain zuzen ere (9.100.000€takoa). Zein da beste proposamenekin duen diferentzia? Zergatik burutu dira aldaketak?.... Ez dakigu ezer, ez dugu azalpenik merezi?. Bote prontoan izugarri kezkatzen gaituzten datuak ikusten ditugu, besteak beste gazteriako partidan, aurreko urtetik hona 20.000€tatik 8.000€tara gutxitu da. Oriotarrek egindako eskaera ahal da gazteriari ematen zaizkion laguntzak % 70ra jaistea? 2012/01/30 Plenoan Orainek horrela eskatuta aurrekontuaren eztabaida eta onarpena mahai gainean gelditzen da. Eskerrak! Izan ere, zalantza asko sortzen dituzten aurrekontuak aurkezten dizkigute eta eraman den prozedurak zalantza gehiago sortarazten ditu. EAJ-PNVk ere eskatu zuen denbora baina… Kudeaketa zuzena eraman ahal izateko ezin dira txosten juridiko eta teknikorik gabe erabakiak hartu. Diru publikoaz ari garenean ezin da bat-batekoan aritu, inprobisatzen. Denok dakigu aurrekontuek urtea aurrera doan moduan, aldaketak jasan ditzaketela, baina, egiten den aurreikuspena errealitatera egokitutakoa izan behar du. Lehen zirriborrotik (oriotarrei aurkeztua) azken zirriborrora, momentuz laugarrena, milioi bat eurotako desberdintasuna dago. Ze partaidetza mota da hau? Guk iritzia eman aurretik datu guztiak ezagutzen saiatzen gara, eta ez nola halako iritziak botatzen joan. Ez badugu argi zenbat diru sartuko den udalean, nola erabakiko dugu zenbat eta zertan gastatu? Makina bat aldiz entzun dugu “ez dituzue formak zaintzen” “Ados egon gaitezke fondoarekin baina formarekin ez” “Prepotente bat zara” eta orain bere forma eleganteen aurrean gaudenez bukatzeko beste adibide bat azalduko dugu. Aurreko legealdietan bozeramaile bileretan alkate dekretu eta ordainketen berri ematen zen, eta bertan, talde politikoek zituzten zalantzak argitzeko aukera zuten. Gaur egun berriz, bozkatuen izan den alderdiak( EAJ-PNV) informazio hau ez duela eskuratzen eta alkateari ohartarazi zaionean azkenekoa 2011ko irailean banatu zela, bere ardura ez dela esaten digu eta kito. Norena da ba? - Orioko EAJ-PNV.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide