Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikastolen Elkarteak Lodosa-Sartagudako Ikastolari laguntzeko elkartasun kanpaina hasi du, eta Orioko Herri Ikastolak adierazi duenez, dagoeneko 1.000 euro lortu dituzte Orion. Egitasmoak Euro bat, ikasle bat du izena, eta Euskal Herriko ikastoletan matrikulatuta dauden ikasle bakoitzak euro bat emango dute. Horrez gain, Orioko Herri Ikastolak kanpainan parte hartzeko herritar guztiei dei egin die; hala, kontu korronte bat zabaldu dute, eta bertan bakoitzak bere borondatea eman dezake, 3035 0153 46 1531026051 zenbakian.
Ikastolak adierazi du Lodosa-Sartagudako Ikastolaren egoera ez dela "erraza": "Eremu ez euskaldunean kokatuta dagoen aldetik, Ikastetxea egoera ekonomiko zaila bizi du eta horren aurrean Ikastolen Elkarteak laguntzeko deia luzatu du, izan ere, Euskarak Lodosako ikastola behar du".